Datorren martxoaren 22an, ostirala, “URKABUSTAIZKO BARATZ EKOLOGIKOEN I FORO”an parte hartzera gonbidatzen zaitugu, arratsaldeko 18:30tan Izarrako Kultur Etxean.

Foro honen helburua, udaletik butzatu nahi dugun ekimena azaltzea izango da. Ekimen honen bidez, udaleko lur eremu bat egokituko da baratz ekologikoen inguruko proiektu lokal bat aurrera eramateko asmoarekin.

Bileran, ekimen honen funtzionamendua eta izena emateko jarraitu beharreko urratsak azalduko dizkizuegu.

Hemendik, informazioa jasotzera eta poriektu honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Bilerara etortzerik ez baduzue, baina parte hartu nahi izatekotan edota informazioa jaso nahi izatekotan, jar zaitezkete gurekin harremanetan hurrengo helbide elektroniko honetan: al21zuia@gmail.com

Beste elikadura eredu bat posible dela uste dugulako….ANIMATU ETA PARTE HARTU!