Igande honetan, urriak 16, landa inguruneko emakumeei omenaldia egingo zaie Urkabustaizko Emakumeak taldeak antolatutako bi ekintzekin.

Eguerdiko 12:00etan omenaldia egingo zaie Untzako jaietan.

Eta, ondoren, 17:00etan, mahaingurua izango da Izarrako jubilatuen egoitzan; landa inguruneko emakumeek parte hartuko dute.

Ekitaldi hauek lotuta daude bezperan, larunbatean, ospatuko den Landa Inguruneko Emakumeen nazioarteko egunera.