Gorbeialdeko 2010 eta 2013 urteen artean jaiotako gaztetxoek oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin, Bertso Abentura bizitzeko aukera izango dute udaberrian:  norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea. Apirilaren 4tik 6ra,  Arabako Bertsozale Elkarteak, Gorbeialdeko Kuadrillarekin elkarlanean, BERTSO-ABENTURA antolatu du Espejon.

Izena emateko aukera dago martxoaren 15era arte. Informazio guztia, hemen: 

https://www.gorbeialdekokuadrilla.eus/eu/informazio-orokorra-/kuadrillaren-berriak/gorbeialdeko-bertso-abentura-apirilaren-4tik-6ra-espejon.html