Maiatzaren 24an, larunbata, gazteen adikzioen prebentzioari buruzko prestakuntza eskainiko da Ondategi kultura etxean Zigoitian 09:30etik 14:30era.
Prestakuntza zuzenduta dago bai irakasle, gazteekin lan egiten duten elkarte eta profesionalei, zein guraso edo interesa duen edozein pertsonari. Gaztelaniaz eskainiko da eta doan da.
Hizlaria Vicente Fernandez izango da, medikua eta adikzioen prebentzioan aditua.
Aurretik izena ematea ezinbestekoa da eta plaza kopurua mugatua da.
Eman izena hemen!


