Rest Eskola programaren bitartez, hainbat hitzaldi eta solasaldi antolatu dira mugikor eta antzeko gailuen erabilerak izan ditzakeen arrisku eta ondorioak aztertzeko.

Saio hauek Ondategiko (Zigoitia) kultura etxean egingo dira.

Otsailaren 20an, honako sentsibilizazio hitzaldia izango da: ‘Hezkuntzaren eta familiaren esparruan mugikorrak ardurarik gabe erabiltzeak sortzen dituen arriskuak’. Hizlaria ikastetxe bateko zuzendaria de Ana Perez de San Roman izango da. Saioa 18:30ean hasiko da.

Otsailaren 27an hitzaldi-solasaldi hau egingo da: ‘Pantailek adingabeen garapen intelekualetan dituzten ondorioez eta arriskuez jabetu eta horiek ezagutzea’. Saio hau Raquel Ledesma psikologo eta hezitzaileak gidatuko du. 18:00etan izango da.

Bi saioetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea honako telefono zenbakietara deituta: 945 464400 edo 650 471718 zein prebenfamilia.araba@gmail.com e-posta helbidera idatzita.