Izarrako igerilekuetako txiringitoak ateak itxiko ditu, baina denboraldiari bukaera dotorea emateko jaia antolatu du:
15:00etan, Su Selekta eta Black Loki Music, rap, reggae eta dancehall eskaintzarekin.
17:00etan, P Jauna, skinhead reggae, ska eta rnb doinuekin.
19:30ean, Eist-ek folk irlandarra landuko du.
Eta, bukatzeko, 22:00etan, Mexikoko Los Swingones taldearen kontzertua.


