Larunbat honetan, azaroaren 29an, UrkaRock jaialdia izango da.
11:00etatik 03:00etara musika (eta bestelako) ekintza ugari izango dira bi gune desberdinetan.
Algara Gunearen baitan izango dira elkarrizketak, Urkazoka, photocalla, umeendako jolasak, tailerrak, erakusketak eta antzerkia.
Eta Zarata Gunearen izango dira 17 musika talderen mikro-kontzertuak, graffitiak, tatuajeak…
Izango dira, baita ere, herri bazkaria, zozketak eta bestelako sorpresak.


