Uztailaren 8an Gorbeialdeko Adineko Pertsonen XXIII. Topaketa egingo da.

Interesa duten adineko pertsonentzat honelako programa antolatu dute Elciegon: bisita gidatua, meza, La Huerta Vieja jatetxean bazkaria, bingo jokoa eta dantzaldia.

Ekainaren 10 aurretik 27 euro (pertsonako) ordaindu beharko dira honako kontu korrontean: ES64 20953224 21 1091573864, eta jarraian ordainagiria Gorbeialdeko Kuadrillan edo edozein udaletxetan aurkeztu beharko da.