When:
2 abendua, 2023 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2023-12-02T19:00:00+01:00
2023-12-02T20:00:00+01:00
Where:
Urkabustaizko antzokia- Izarra
Cost:
6
Contact:
aitzina folk

https://aitzinafolk.org/eu/evento/txikifolk-basoa-teatro-firulete-titeres/

Aitzina Folk proiektuaren barnean.

ISTORIO TXIKI, SINPLE ETA SAKONA

Uxue arduratuta dago amona itzaltzen ari dela ikustean, eta basoan barneratzen da bertan bizi diren izaki magikoen laguntza eske. Amaren aginduei jaramonik egin gabe, Uxuek etxetik alde egiten du, basoan barneratzeko. Neskatoa basoan sartzen den heinean, natura misteriotsuago bihurtuko da, eta bidean pertsonai magikoek ikasgai gero eta sakonagoak irakatsiko dizkiote Uxueri. Alabaina, ibilbidearen amaieran, Mari izadiaren erreginarekin elkartzen denean, konturatuko da bilatzen zituen erantzunak pentsatu baino askoz sinpleagoak direla, amona ez baita inoiz amatatuko.

UXUEK EZ DU BERE AMONATXOA ITZALTZERIK NAHI

Basoa, naturaz jositako tokia baino zertxobait gehiago da; zuhaitzak, iratxoak, eta basoko bizipenak dolura eramango gaituen bidaiaren elementuak izango dira.

Nola azaldu ume bati zer den heriotza? beharbada ez da beharrezkoa izango. “Basoa” mundua estreinekoz ikustera behartzen gaitu, heriotzaren erantzun alternatibo batekin. Basajaunek, sorginek eta Marik, besteak beste, heriotza beste ikuspuntu batetik erakutsiko digute; aurriritzi gabeko begirada garbia horretan, itzali beharrean, gauzen bestaldean beti bizirik iraungo dugu.

Ikuskizunari buruzko oharrak

Ikuskizuna: objektuen eta txotxongiloen konbinazioa, aktore-lanak eta musika zuzenean.
Iraupena: 45 minutu
Generoa:mahaiko txotxongiloak, aktorea eta musika.
Adina: ikusle guztientzat

Zerrenda artistikoa

Interpretazioa: Nerea Oreja
Musika: Marcos Vilela
Eszenografia eta txotxongiloen eta objektuen diseinua: Teatro Firulete
Jantziak: Teatro Firulete
Produkzioa: Teatro Firulete
Antzerkigintza eta zuzendaritza: Marcos Vilela