When:
12 martxoa, 2021 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2021-03-12T19:00:00+01:00
2021-03-12T20:00:00+01:00
Where:
Urkabustaizko kultur etxea
Izarra
Cost:
5€
Contact:
Urkabustaizko udala

Teknika: Mahaiko Txontxongiloak

Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

ZERGATIK KOTONDARRAK?

Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean,  familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.

Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu.  Azken finean, istorioak  emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik.

FITXA ARTISTIKOA

JATORRIZKO IDEIA Miren Larrea ZUZENDARITZA Iván Alonso AKTORE-MANIPULATZAILEAK  Miren Larrea, Valentina Raposo / Maren Basterretxea MUSIKA ORIGINAL ETA BERTSIOAK Fran Lasuen KANTU – HITZAK Miren Amuriz                              ARGIZTAPEN DISEINUA Ion Chávez ESZENOGRAFIA Iñaki Ziarrusta (ATX teatroa)

JANTZIEN DISEINUA Betitxe Saitua PANPINEN SORKUNTZA Valentina Raposo

ATREZZOA Javi Tirado KARTELA / ESKU-ORRIA Maite Gurrutxaga

IKUS-ENTZUNEZKO ERREGISTROA Itxaso Diaz ARGAZKILARIA   Txelu Angoitia

Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 50 minutu
Adin tarde egokia: publico orokorra, +5

Sarrera.- 5 €

Erreserba egiteko eta ordainketa kultur etxean.

https://entradium.com/es/events/txotxongiloak-teatro-marionetas-kotondarrak-anita-maravillas