When:
16 abendua, 2023 @ 7:00 pm – 7:55 pm
2023-12-16T19:00:00+01:00
2023-12-16T19:55:00+01:00
Where:
Urkabustaizko antzokia- Izarra
Cost:
5

Publiko: Familiarra, 6 urtetik aurrera.

Hizkuntza: euskara.

Laburpena: Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela iradokitzen du, eszena Teatro Paraiso Antzerkiarentzat 45 urteko ibilbidean izan den bezala. Ikuskizun honek jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen gaitu.

Umorez beteriko istorio honetan kutxa batzuetan bizi diren bi lagunek leku ameslarietarako bidaiak imajinatzen dituzte, beraien sormen harrigarria dela eta. Beraien bizitza jolasaren, bizikidetzaren, eguneroko borroken eta adiskidetzeen artean pasatzen da. Elkarrekin aurkituko dute egun batean zoriontsu izan ziren lekura bueltatzeko bidea, baliotsuena geratu zaiela ikustean: adiskidetasuna eta imajinatzeko gaitasuna.

Antzerki familiarraren klasiko bat Europako dramaturgia garaikidean, TEATRO PARAISO ANTZERKIAren proiektu artistikoaren metafora ere izan dena.

Artistak: Xabier Flamarique, Xabier Artieda, Aritz Bengoa

Konpainia: Teatro Paraíso

Egilea: Rosa A. García