When:
4 abendua, 2023 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2023-12-04T19:00:00+01:00
2023-12-04T20:00:00+01:00
Where:
Kultur etxea

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

METEO. Miren Narbaiza MICE eta Itziar Garaluzeren proiektu bat. Zuzeneko musika, eta zuzeneko proiekzioak. 

SINOPSIA (Miren Narbaiza): “Meteorologian, eguraldian oinarritzen den ikuskizun bat da Meteo. Bi hitzetan azaltzeko zaila da, baina, finean, eguraldiak gugan duen eraginaren eta guk ere planetan eta eguraldian eragiten dugunaren gainean pentsatzera garamatza. Eguraldi iragarpenak nolabaiteko parentesi bat dira eguneroko albistegiaren baitan. Eta nahiz eta bere horretan informazio soila dirudien, pertsona bakoitzak ditugun interesen arabera desberdin jasotzen dugun informazio bat da. Ertz asko ditu gaiak, eta guk geuk ere egunean-egunean ikuspuntu berriak ikusten dizkiogu.”