When:
30 martxoa, 2023 @ 7:00 pm – 8:30 pm
2023-03-30T19:00:00+02:00
2023-03-30T20:30:00+02:00
Where:
Urkabustaizko kultur etxea

Formol konpainiaren eskutik, ALBUM

Martxoak 30, osteguna. 19:00, kultur etxea.

SARRERAK: 3€. Erosi hemen klik eginda

Hizkuntza: euskara

Publikoa: gazte eta helduak

Zuzendaritza: Edurne Azkarate

Aktoreak: Intza Alkain eta Mikel Ibarguren

Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean?

Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik?

Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko?

Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak.

Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara.

Baina zer daukagu guk esateko?

Zer espero da gutaz?

Nor gara gu?

Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da.

Ongi etorri gure kaiolara.