Euskaraldia abenduaren 2an bukatuko da, ostiralez, eta hurrengo egunean, hau da, euskararen nazioarteko egunean, ospatzeko aukera ederra izango dugu. Urkabustaizen bi jarduera interesgarri izango ditugu, goiz eta arratsaldez:

Goizean, 13:00ean ALIZIA HERRIALDE MIRESGARRIAN kalejira ikusgarriaz gozatu ahal izango dugu, Izarrako kaleetan zehar.

Arratsaldean, 19:30etik aurrera, MIHILUZE LEHIAKETA hasiko da, tabernaz taberna. Asador tabernan abiatuko da, eta bertan eman beharko da izena. Adi, sari potoloak izango ditugu eta…