Apirilaren 11n (ostirala), 19:00etan Izarrako plazan aurkeztuko dugu Urkabustaizko Euskaraldiaren hamaikakoa; maiatzaren 15etik 25era Ahobizi eta Belarriprest izango diren hamaika laguneko taldetxoa, hain zuzen ere. Euskaraldiaren ordezkari izango dira gure herrian!
Ondoren kalejiratxo bat egingo dugu, tabernaz taberna. Eta, ez ahaztu: ordura arte Euskaraldian izena emateko aukera duzu.
Elkar mugituz, egingo dugu!


