Larunbat honetan, azaroak 5, Zurrunka Teatro konpainiak ‘Gure kanoa’ antzezlana eskainiko du kultura etxean, 19:00etan.

Gainera, Urkabustaizekoa antzezlan honen aurrestreinaldia izango da.

Gure Kanoa, Abba, Senegaleko arrantzale familia batean jaiotako haur ausart zein xarmagarriaren istorioa dugu. Arrantza egiten jarraitu ahal izateko, Abba abentura luzean murgilduko da. Migrazioa, Ipar eta Hegoaldeko herrialdeen arteko harremana eta ama lurraren zaintza izango ditugu gai nagusi ikusle guztientzako txontxongilo ikuskizun sakon, dibertigarri eta poetiko honetan.

Lana publiko guztietarako da, eta euskaraz izango da.

Sarrera 3 eurokoa da, eta hemen eskura daiteke.