Urriaren 14an eta 15ean (larunbata eta igandea) Untzako jaiak ospatuko dira.

Ekitaldiz jositako bi egun izango dira. Larunbatean honakoak izango dira: txupinazoa, bermuta, herri kirolak, herri bazkaria, Euskal kantak, bingo musikatua, mus, briska, ping-pong eta txapel jaurtiketa txapalketak, talo tailerra, dantzaldia, zezensuzkoa, karaokea eta txirlo jokoa, besteak beste.

Eta igandean Urkabustaizko landa emakumeak omenduko dira. Izan ere, tematika horrekin lotutako erakusketa inauguratuko da, eta ondoren izango dira patata tortilla lehiaketa, txistor poteoa eta emakumeen txirlo jokoa.

Ondo pasa!