Irailaren 20 eta 21ean Goiuri-Ondonako jaiak ospatuko dira.

Larunbatean, 12:00etatik aurrera, izango dira puzgarriak, umeendako tailerrak, herri bazkaria, ‘La maleta de Lekim’ umeendako ikuskizuna, mus eta tute txapelketak, Putxe herrikoia, patata tortilla txapelketa, parrillada, erromeria, Astalapo taldearen kontzertua eta DJak.

Bukatzeko, igandean, odolki dastatzea, Aramangelu txarangaren bisita eta makroproiektuen kontrako kontzentrazioa izango dira.

Ondo pasa!