Larrialdi klimatiko egoera baten aurrean gaude, non gizarte eragile guztiok hartu behar dugu parte. Administrazio publikoak ezin dio jasangarritasunaren arloko jardunbide egokien bultzatzaile izateari utzi. Urkabustaizko Udalak, Aztes aholkularitza enpresarekin batera, Klima eta Energia 2030 Plana lantzen dabil, aldaketa klimatiko eta trantsizio-energetikoan ibilbide-orri gisa baliozkoa izango dena, Nazio Batuen Erakundeka ezarritako garapen jasangarrirako helburuak betetzeko beharrezkoak.

Lanketa horretan, udalerriko errealitatearekin bat datorren plana egin ahal izateko, herritarren partaidetza eta kolaborazioa ezinbestekoa da. Hori dela eta, Urkabustaizko herritarren energia eta kontsumoari buruzko ahal dugun informazio gehien jaso nahi du Udalak.

Horretarako, online inkesta hau prestatu da ahalik eta pertsona gehienengana iristeko.

Zure iritzia garrantzitsua da, parte hartu!