Urkabustaizko Liburutegiak ateak itxi ditu baina bizilagunei bere zerbitzuak eskaintzen jarraitu nahi du, eLiburutegia zerbitzuan dauden liburuak gomendatuz, Eusko Jaularitzaren liburutegi digitalak.

ELiburutegian sartzea, liburutegiko bazkide ez direnentzat, erraza da. Kultura Sailak liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus posta elektronikoa prestatu du eLiburutegia zerbitzuko bazkide egin nahi dutenentzat, eta, horrela, funts digitalak osatzen dituzten 20.000 liburu eta 15.000 film inguru eskuratu ahal izango dituzte.

Zer da eLiburutegia?

eLiburutegia Internet bidez eduki digitalak irakurtzeko aukera ematen duen plataforma da, streaming, ordenagailu edo gailu mugikorretan. Zerbitzu honen hasiera-orria honako hau da: www.eliburutegia.euskadi.eus.