Gorbeialdeko Kuadrillak sare sozialen  kudeaketa aurreraturako ikastaroa antolatu du Murgian; doan izango dena, eta zuzenduta dago langile, enpresari, ekintzaile eta langabetuei.

Irakaslea Dani Arrilucea izango da eta honako gaiak landuko dira: Meta Business Site, Salmenta Instagram eta Facebook-en, Instagram Shopping, Denda bat sortzea, Produktu katalogoa sortzea, Produktuak Instagram eta Facebook-en argitaratzea eta Produktuen stories-ak argitaratzea.

Ikastaroa irailaren 20, 21, 27 eta 28an egingo da, 09:30etik 13:30era presentzialki. Gainera, ikasleekin adostuko dira banakako tutoretzako hainbat ordu.

Plazak mugatuak dira. Hortaz, komeni da lehenbailehen izena ematea Gorbeialdeko Kuadrillara idatzita (ekonomia@gorbeialdea.eus) edo deituta (945 430167).