Urkabustaizeko Udalak jakitera eman du 2021-2022 ikasturtean euskara ikastea diruz laguntzeko beka deialdia.

Pertsona bakoitzak egiten dituen ikastaro eta barnetegi adina beka eska ditzake.

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak euskara ikasteko matrikularen ondoriozko gastuak izango dira.

Ikasle eta langabetuek gehienez matrikularen kostuaren %80 jaso ahal izango dute.

Gainontzeko eskatzaileek matrikularen kostuaren %50 eskuratu ahal izango dute.

Hala ere, gehienezko kopurua 350 eurokoa izango da.

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 2an bukatuko da.

Kontsultatu hemen.