Udalak berriro ere pertsona berriak kontratatuko ditu iraupen mugatu baterako; hain zuzen ere, bederatzi pertsona peoi lana egiteko eta horien arduraduna.

Egun osoko jardunean eta sei hilabetez (martxotik irailera) 10 peoiko taldea koordinatu eta zuzentzeko lana lortzeko interesa duenak Udaletxean bertan aurkeztu beharko du bere curriculuma urtarrila bukatu aurretik. Kontuan hartuko dira esperientzia, prestakuntza eta egingo zaion elkarrizketa.

Bestalde, beste deialdi bat egin da 10 pertsona sei hilabetez eta %75eko jardunean peoi bezala aritzeko. Deialdi horretan parte hartzeko interesa dutenek, Lanbide-ren bitartez egin beharko dute.

Lan eskaintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen dute, Euskadiko FSE Plus 2021-2027 Programaren esparruan.