Azaroaren 23an, asteazkena, ‘Bullying en primera persona’ hitzaldia emango dute, Udaletxean 17:00 eta 18:30 bitartean.

Hitzaldia batez ere familia eta hezitzaileei zuzenduta dago, eta Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiak eskainiko du; berak bizi izandako esperientziaren testigantza emango du.

Ezinbestekoa da aurretik izena ematea, plaza mugatuak direlako. Horretarako, deitu lehenbailehen 650 471718 telefono zenbakira edo idatzi prebenfamilia.araba@gmail.com e-posta helbidera.