Larunbat honetan, maiatzak 10, ‘Menopausia desmontatuz’ solasaldi-tailerra egingo da kultura etxean, 11:30etik 13:30era.

Kukuso Taldeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta hizlaria Guaditoca Blanco Rojas izango da, psikologa eta Txinako medikuntza tradizionalean zein terapia sakro-kranealean aditua dena.

Helburua da menopausiara trantsizioari buruzko informazioa, esperientziak eta ezagutza partekatzeko gune bat sortzea; horien artean aldaketa fisiologiko garrantzitsuenak, aplika daitezkeen baliabide erabilgarrienak…