Gorbeialdeko Kuadrillak merkataritza normaltasunera itzultzea bultzatzeko bonu digitalen kanpaina jarriko du gaur abian. Oraingoz, 45 enpresa eta saltoki atxiki dira ekimen honetara, eta COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoerak eragindako diru-sarrera faltari aurre egiten lagunduko die. Bezeroek, pertsiana altxatzen ari diren establezimenduetan trukagarriak diren bonuak erosi ditzakete dagoeneko Araban jarduten duen Gure Laguntza plataformaren bidez.

COVID-19aren ondorioz kaltetutako merkataritzari eta enpresei laguntzeko kanpaina da, eta egoera horri aurre egiten lagunduko du. Aldi berean, bezeroek behar dituzten artikuluak edo zerbitzuak eskuratzeko aukera dute, ziurgabetasun garai honetan konfiantzazko saltokiei aurrera egiten laguntzeko.

Ekimenaren sustatzaileek Gure Laguntza plataforma erabili dute proiektua abian jartzeko. Guztientzat, enpresentzat eta erabiltzaileentzat, doako plataforma da. Arabako enpresek eta saltokiek eskaintzen dituzten produktuak eta zerbitzuak ikusarazi nahi dira, etapa honetan laguntzeko eta, horrela, bizirik irautea bultzatzeko.

Oraingo honetan, bonuak digitalak dira. Bezeroak aipatutako plataforman erosi dezake bonua, establezimendu bakoitzarentzat erreserbatutako espazioan, eta ondoren, salmenta puntuan bertan truka dezake, irekitzen duenean, jada irekita ez badago. Pertsona bakoitzak gehienez ere establezimendu bakoitzerako 2 bonu eros ditzake. Bonuetan aplikatutako hobaria Gorbeialdeko Kuadrillak hartuko du bere gain, bonu bakoitzeko 3, 5 eta 10 euro, hurrenez hurren.

3 BONU MOTA:

  • “OSTALARITZA Irekiera Bonua”, 10 €-koa: bonoaren kostua bezeroarentzat, 7 €.
  • “MERKATARITZA ETA OSTATUAK Irekiera Bonua”, 30 €-koa: bonoaren kostua bezeroarentzat, 20 €.
  • “NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK, ARTISAUTZA ETA AISIA Irekiera Bonua”, 15 €-koa: bonoaren kostua bezeroarentzat, 10 €.

BALDINTZAK:

  • Kontsumitzaileak Gure Laguntza plataformaren bitartez erosi ahal izango ditu 2020ko establezimendu bakoitzaren bonuak, maiatzaren 22tik izakinak amaitu arte (bonuak agortu arte).
  • Bezeroak bonuak pilatu ahal izango ditu, gehienez mota bakoitzeko 2 erosketa-tiket bakoitzarengatik.
  • Erosketako tiketen zenbatekoa bonuaren balioaren berdina edo handiagoa izango da, eta behin bakarrik erabiliko da, zenbatekoa osorik gastatuta. Ez da eskudirurik itzuliko.
  • Bezeroak bonua ordaintzeko sistema enpresa bakoitzak aukeratuko du plataforman izena ematerakoan, eta berehalakoa izango da. Bezeroak bonuaren prezioa ordainduko du eta bonifikatutako bonuen aldea (3, 5 edo 10 euro bonu bakoitzeko) Kuadrillak establezimendu bakoitzari ordainduko dio ondoren.
  • Plataformak era digitalean bidaliko dio bonua bezeroari, eta berak inprimatuta edo bitarteko digital (telefonoa, tableta, etab.) baten bitartez erakutsi ahal izango du, transakzioa egin duen lokalean trukatu ahal izateko. Nolanahi ere, egindako erosketaren berri emango zaio establezimenduari.
  • Bonu horiek zenbakitu egingo dira, eta establezimendu bakoitzarenak baino ezin izango dira trukatu.
  • Bezeroak bi hilabeteko epea du trukea egiteko, lokala berriro irekitzen denetik hasita.

Atxikitutako enpresak eta bonoen erosketa