Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ume eta gaztetxoek BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, 18:00etan kultur etxean. Aroa Arrizubieta eta Peru Abarrategi bertsolariak ariko dira bertan, eta gai-jartzaile lanetan jarriko dituzte ikus-entzuleak. Bertsoekin jolasteko aukera paregabea, beraz!