Euskaraldiaren 2020ko edizioa gero eta gertuago dago: azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskal Herri osoan zehar.

Orain bi urte bezala, AHOBIZI eta BELARRIPREST rolak izango dira ariketaren ardatzak. jada zabalik dago izena emateko epea, beraz… anima zaitez, eta bete formularioa!

Urkabustaizen, Euskaraldia astintzen hasteko, TXOR TXOR bakarrizketa antolatu du bertako herri-batzordeak. Urriaren 9an izango da, 20:30ean kultur etxeko antzokian. Xabi Artieda artistak kontatuko dizkigu Euskaraldiari buruzko hainbat kontu.