Azaroaren 18tik abenduaren 2ra, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa masiboa itzuliko da gure artera.

Eta, joan den astetik aurrera, AHOBIZI eta BELARRIPREST modura izena emateko aukera zabalik dago. Beraz, parte hartu nahi duenarentzat, ez dago aitzakiarik…

Horretarako, ondorengo loturan klik eginda nahikoa da:

https://izenematea.euskaraldia.eus/

Ondoren agertzen den pantailan, aurreko edizioetan parte hartu duenari, izen-ematea berresteko eskatuko dio. Eta inoiz parte hartu ez duenak, lehenengo aldiz izena emateko aukera izango du. Hori zehazteko, e-posta helbidea bertan sartuta nahikoa izango da.

Gertu dago azaroa, gertu dago hitzez ekiteko garaia! Ekin diezaiogun Gorbeialdean ere!