Auzoko familiak euskaratik urrun eta euskaratik gertu bizi diren familien elkarbizitzarako gune izateko sortu da. Herriko kultur eta hizkuntza aniztasuna balorean jarri, elkar ezagutza sustatu eta bi noranzko harrera egitea bilatzen da gune eta une horietan. Hau da, euskatik gertu bizi diren familiak euskarara eta euskal mundurako harerra egiten die beste familiei eta euskaratik urrun bizi direnek beraien hizkuntza eta kultur aniztasunera.

Helburuak: 

1. Euskaratik urrun dauden familiei euskarara harrera egitea.
2. Herriko familiak herriko hizkuntza anztasunaz jabetuaraztea, bereziki euskal hiztunak diren familiak.
3. Familien arteko kultur aniztasuna eta kulturartekotasuna bultzatzea.

Funtzionamendua

Familiak dinamizatzaile batek gidatutako saioak egiteko edo/eta familien artean adostutako ekintzak egiteko elkartuko dira.

… baita Urkabustaizen ere!

Euskaratik urrun bizi den familia bateko kide bazara, edo euskara edo zure familian euskaraz bizi bazarete, anima zaitez: hilean behin familian ondo pasatzeko saio bat egingo dugu, euskarara eta euskal mundura harrera egiteko, eta, era berean, hizkuntza eta kultur aniztasunera gerturatzeko.

Saioak hileko bigarren igandeetan izango dira. Lehenengo saioa azaroaren 12an izango da, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Urkabustaizko kultur etxean. 

Anima zaitez eta eman izena: https://labur.eus/auzokofamiliakurkabustaiz

INFORMAZIO GEHIAGORAKO, DESKARGATU TRIPTIKOA HEMEN!