Udalbatzak, 2022ko urriaren 26an egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman zion 2023rako hiri-hondakin solidoak (zaborrak) biltzeko zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen
ordenantzaren aldaketari.

Erabaki hori, aurrekari guztiekin, jendaurrean egongo da Udaletxeko idazkaritzan, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.