EHGAM Gorbeialdea+ kolektiboak egitarau zabala antolatu du elkartea ezagutzera emateko ‘Gorbeialdean harro! Gora Sexu askapena!’ lelopean.

Programa ekainaren 5ean hasiko da Izarran: mural herrikoi bat egingo dute eta Yogurinha Borovak emankizuna egingo du.

Ekainaren 14an mahainguru interesgarria egingo dute Udane Hermosilla eta Borja Muñozek Urduñan.

Ekainaren 19an film bat emango dute Mungian; eta, azkenik, uztailaren 2an EHGAM Gorbeialdea+-en aurkezpena egingo dute eta sexu askapenaren aldeko jaia izango da Zuian.