Udalak kultura egitarau zabala antolatu du udako hilabeteetarako.

Uztailaren 1 eta irailaren 1aren artean, 12 ikuskizun egingo dira Urkabustaizko puntu desberdinetan, guztia doan eta libre.

Eskaintza oso zabala, gustu guztietara zuzenduta: bi musika kontzertu, kale antzerkiko hiru lan, film proiekzio bat, magia ikuskizun bat, zirkoa, bi bakarrizketa eta dantza ikuskizuna.