Irailaren 20an ireki zen Euskaraldian parte-hartzeko izen ematea. Iruñeako Zentral aretoan egindako ekitaldi jendetsuan izan zen hori. Bertan, besteak beste, Euskaraldiaren kantua ere aurkeztu zuten, Ines Osinagak, La Basuk, Tea Party DJ bikoteak eta Maddalen Arzallusek egina.

Beraz, hemendik aurrera, AHOBIZI edo BELARRIPREST izan nahi duenak, aukera izango du izena emateko. Gaur hasi eta azaroren 23ra bitarte, Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek eman beharko dute izena webgune orokorrean zein herriz herri jarriko diren postu eta lekuetan. izenematea.euskaraldia.eus webgunean zuzenean beraien datuak utzi ahal izango dituzte herritarrek; gero, azaroaren hasieran, aukeratutako roleko txapa jasotzeko herrietan.

Gogoan izan: Euskaraldian parte hartzeko baldintza bakarrak, 16 urtetik gora izatea eta euskara ulertzea dira. Ondoren, bakoitzak erabaki behar du AHOBIZI edo BELARRIPREST gisa emango duen izena.

OHARRA: Urkabustaizen, udaletxean edo liburutegian ere eman dezakezu izena. Anima zaitez!!