Lan eta Jolas elkarteak, Udalaren laguntzarekin, urteko bigarren hiruhilabeterako ikastaro eskaintza antolatu du.

Izena emateko epea martxoaren 24an bukatuko da eta izena hemen eman daiteke.

Ikastaro bakoitza osatzeko gutxienez 8 pertsona apuntatu beharko dira. Eta plazak beteko balira, Lan eta Jolas elkarteko bazkideek lehentasuna izango lukete. Horren ostean, izena ematearen hurrenkera jarraituko da.

Kuota ordaintzeko azken eguna martxoak 28 izango da; horretarako kontu korronte hauek daude erabilgarri: Kutxabank ES10 2095 3224 2410 9002 6278 edo Banco Santander: ES71 0075 4687 2106 0201 3963.

Eskaintzak honako ikastaroak batzen ditu:

-Fitness eta GAP. Astearte eta ostegunak.

-Pilates eta Animal Flow. Astearte eta ostegunak.

-Dantza eta fitness. Astearte eta ostegunak.

-Animal Flow. Astearte eta ostegunak.

-Gimnasia. Astelehen eta asteazkenak.

-Yoga. Astearte eta ostegunak.

-Yoga. Asteazkenak.

-Pilates klasikoa. Asteazkenak.

-Luzapenak eta automasajeak. Astelehenak.

-Dantza urbanoa. Ostegunak.

-Pintura. Asteazkenak.

-Eskulanak. Ostiralak.

-Puntu tailerra. Ostegunak eus eta ostiralak cas.

-Tiffanys beirak. Astearteak.

-Ehoziriak. Astearteak.