Zabalik dago udako ekintzetan izena emateko epea.

Ekintzak bi multzotan banatuko dira: ekainaren 30etik uztailaren 17ra; eta abuztuaren 11tik abuztuaren 28ra.

Izenemate epea ekainaren 20an bukatuko da, eta izena hemen eman dezakezue.

Eskaintzaren barne daude Jokoak igerilekuak, Igeriketa hastapenak eta Igeriketan hobekuntza astelehen, astearte eta asteazkenero.

Gainera, astelehenetan Umeendako patinajea eta Gazte zein helduendako gimnasia ere ematen da.

Asteartetan, Yoga, Pilates eta Helduendako patinajea.

Asteazkenetan, Indartze tailerra, Helduendako gimnasia, Umeendako patinajea eta Gazte zein helduendako gimnasia.

Azkenik, ostegunetan, Pilates eta Yoga egin ahal izango da.

Plazak mugatuak dira, baina behar dira gutxienez 8 pertsona talde bakoitza osatzeko.