Harrikada jaialdi autogestionatuak, undergroundetik musika elektroniko eszena transfeminista eta disidentea espazio seguru batean aldarrikatzen duenak, bere bigarren edizioa ospatuko du Ostuñon asteburu honetan, uztailaren 18, 19 eta 20an.
Ostiralean 18:30ean zabalduko dira ateak; eta larunbat zein igandean 17:00etan.
Kanping guneari dagokionez, ostiralean zabalduko da 12:00etan eta asteleheneko 15:00ak arte egongo da zabalik.
Aurreko edizioan bezala, Urkabustaizko herritarrek sarrera librea izango dute igandean.
Hiru egun izango dira, eta nazioarteko eta Euskal Herriko DJen saioak, performanceak, azokak eta bestelako ekitaldiak izango dira.
Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Dasha Rush nabarmentzen da, Berlinen bizi den eta techno esperimentalaren erreferente den errusiar jatorriko artista. Bere saioek intentsitate emozional eta narratibo oso zainduan sakontzen dute. Berghain, Atonal
edo Unsound bezalako espazioetan lan egin du eta berea edizio honetako unerik gogoangarrienetako bat izango dela aurreikusten da.
Nazioarteko beste artista garrantzitsu batzuk hauek dira: Jakojako, Berghain klub ospetsuan erresidentea dena; Aerea biko- tea, Madrildik zuzeneko onenarekin; eta
AKUA, DJ eta ekoizlea, Ghana eta Estatu Batuetako sustraiak dituena, techno azkarra, gordina eta emozionala egiten duena eta queer eta afro-disidente begirada duen belaunaldi berri bat ordezkatzen duena.
Hala ere, parte-hartzaile gehienak Euskal Herrikoak dira: Judy, Amsterdamen eta
Berlinen lan egin duena; Lamia Mary donostiarra, kabina askotan ohikoa dena; eta
Kenya Arakama, Gasteizen jaioa eta Bartze- lonan bizi dena, Detroiteko eta Erresuma
Batuko soinu abangoardisten konbinazio oso pertsonala proposatzen duena.
Performanceak, tailerrak eta azoka
Gainera, asteburu osoan performanceak eta tailerrak ere izango dira: Andrigina (drag
show), Bambi (performance), Berraka (butoh eta freakshow), Caroline (ekialdeko dantza), Nefer (handpoke taller), Tiraka eta Sugea (shibari ikuskizuna eta tailerra) eta
Rebecca Hula Hoop (ikuskizuna eta tailerra), besteak beste.
Esparrutik kanpoko jarduerak
Horrez gain, larunbatean eta igandean musika jarriko dute igerilekuetan; eta larunba-
tean eta igandean azoka antolatu dute jaialdiaren esparru kanpoan.
Sarrerak eskuratzeko edo informazioa kontsultatzeko, sartu www.harrikada-festibala.com webgunean.


