Zigoitika kultura eta gizarte etxean autoritate, arau eta mugen gaineko tailerra antolatu dute maiatzaren 7 eta 14an, 17:30etik 19:00etara.

Ediren elkarteko profesionalek mugak jartzean sortzen diren gatazkak kudeatzen laguntzeko jarraibideak emango dituzte.

Izenemate epea astelehenean, maiatzaren 5ean, bukatuko da. Eman izena 650 471718 zenbakira whatsapp mezua bidalita edo prebenfamilia.araba@gmail.com e-posta helbidera idatzita.