Udalak langile bat kontratatu behar du lantaldeko enkargatu kategorian 7 hilabetez (martxotik irailera) jardunaren %100ean.

Bere eginbeharrak izango dira 8 peoiz osatutako lantalde bat koordinatu eta zuzendu zeinek udalerriko eremuak egokituko dituen, elementu txiki etra ondasunak konponduko dituen, eta obra txikiak zein lorezaintza eta igeltserotza lanak egingo dituen.

Interesatuek curriculuma udal bulegoetan aurkeztu beharko dute hautaketan parte hartzeko.

Baloratuko dira prestakuntza, lan esperientzia eta elkarrizketa pertsonala. Era berean, garrantzitsua izango da ibilgailu propioa izatea krokadurarekin.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua eta Europako Gizarte Funtsaren deialdia da, 2021-2027 Programaren esparruan kokatzen dena.