Burgosera egun bateko txangoa antolatu da 50 urtetik gorakoentzat.
Aukeratutako eguna maiatzaren 17a, asteazkena, da. Autobusa 07:30ean irtengo da farmaziatik, eta itzulera ordua 17:30ean izango da.
16 euro ordaindu behar dira; horren barne daude gosaria, bazkaria eta joan-etorria. Goizean Cartuja de Miraflores bisitatuko dute, eta arratsaldean, Burgos hiria.
Izena emateko Udaletxera joan daiteke; bestela, idatzi kultura2@urkabustaiz.eus e-posta helbidera edo bidali whatsapp mezu bat 692 568944 zenbakira.


