Urkabustaizen euskarari bultzada emateko lanak ez du etenik: eguneroko lana da. Hala ere, noizean behin ondo dago geldiune bat egin, patxada apur bat hartu, eta gure buruari galdetzea: “Zer etorkizun opa diogu euskarari gure udalerrian?”

Urkabustaizko Udala eta Gorbeialdeko Kuadrilla euskararen normalizazio-lanen fase berri batean sartuko dira 2023an. Euskara plan berriak egiteko garaia da, eta horrek gauza batzueri buruz pentsatzea eskatzen du. Hainbat galdera ditugu:

  • Zein da une honetan euskararen osasuna Urkabustaizen eta Gorbeialdean?
  • Non ikusten ditugu hutsunerik handienak, euskararen erabilerari dagokionez?
  • Zertan aurreratu dugu gehien azken urteotan?
  • Noren ardura da euskararen erabilerari bultzada bat ematea?
  • Zein funtzio izan behar dute euskararekin lotutako hitzordu handiek?

Eta, guztien gainetik, galdera nagusia: zein etorkizun opa diogu euskarari Urkabustaizen?

Egun bat, ordu bat eta leku bat jarri ditugu: otsailaren 23a, osteguna, 18:00etan udaletxean. Zatoz, anima zaitez: elkarrekin pentsatuta, hobeto pentsatuko dugu!