0 eta 12 urte bitarteko (heldu batek lagunduta) ume eta gaztetxoei zuzendutako Jolastokiak ateak zabalduko ditu urtarrilaren 1ean.

Jolastokiaren ordutegia izango da astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, erabilera txandak ezarrita.

Era berean konpromiso handiagoa lortzeko, mantenimenduan laguntzeko, materiala erabiltzeko eta hainbat gastutarako, matrikula bat ezarriko da urte osorako: lehen seme-alaba 15 euro, bigarren seme-alaba 10 euro eta hurrengoak, doan.

Eman izena hemen.

Eta dirua kontu honetan sartu beharko da: ES42 2095 3224 2091 1600 6882

Ume bakoitzeko eskaera bakarra egin ahal da.