Gorbeialdeko Kuadrillak XX. Orri markagailu lehiaketa antolatu du.
Gaia libre da eta neurriak honakoak izan behar dira: 4,5 x 21 zm.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu.
Entrega epea azaroaren 18an bukatuko da eta horiek aurkeztu beharko dira Udaletxean edo Gorbeialdeko Kuadrillaren bulegoetan.
Bost sari banatuko dira: 1. saria, 150 euro; 2. saria, 100 euro; 3. saria, 60 euro. Eta, gainera, benjamin onena (40 euro) eta senior onena (40 euro).


