Urriaren 30ean, igandea, Urkabustaizko XII. Nekazal eta Abeltzain Azoka egingo da.

Azokaren baitan antolatu dira zaldi, behi, ardi eta ahuntz azienden erakusketak; nekazaritzako elikagai eta artisauen erakusketa eta salmenta; herri kirolen erakusketaldia; musika animazioa; umeendako jolasak; eta artisautza produktuen zozketa, besteak beste.

Programa zabal honetaz gozatu ahal izango da 11:00 eta 15:00ak bitartean.