“La Calzada” mendia eta Goiuriko urjauzia.

Luzera: 6.851 metro.

Desnibela: Bere desnibel handiena 25 metrokoa da.

Ibilaldiaren gutxi gora-beherako iraupena:
Joan: 1h 45’
Etorri: 1h 50’

Zailtasun maila:
Oinez: baxua. Erraz egiten den ibilbidea da; kontu izan behar da bakarrik Goiuri urjauziko begiratokira iristeko errepidea gurutzatzean.
Bizikletaz: baxua. Ibilbidearen %100 txirrinduz egin daiteke. Ibilbideak desnibel pixka bat du, eta oso erraz egiten da.

Ibilaldia egiteko garai egokia: Ibilbide atsegin honetaz edozein urte-sasoitan goza daiteke.

Ibilbidea Izarrako Ostuño parkeko aparkalekutik abiatzen da eta hortik atsedenlekuaren eskuinaldetik irten den asfaltozko errepide estu bat hartzen da. Errepide horri jarraituz -errepide hau nagusitzat har dezakegu-, eta lau kilometrotan, La Calzada mendian ibil gaitezke, galtzeko beldurrik gabe eta pago eta haritz zoragarriak dauden leku eder eta lasai batean.

Goiuriko ur-jauzira joateko, errepide nagusia utzi egin behar da, ibilbidea hasten denetik kilometro batera, gutxi gorabehera. Gune honetan eskuineko pista hartzen da, bideko trazatuaren norabide bera duena. Hurrengo bidegurutzean, 87 bat metrora, ezkerreko bidetik jarraitzen da. Bide hau ere haritzen eta pagoen artetik pasatzen da, errepidetik gertu dagoen beste mendibide handiago bateraino iritsi arte. Ezkerrerantz segi eta errepidea gurutzatzen da. Behin errepidera irtenda, ezkerrerantz abiatu eta gurutzatu egiten da.

Ruta senderismo inicio parking Ostuño

 Ostuñoko Parkea: aparkalekua

Ruta senderismo Urkabustaiz desvio

Atzerako bidea

Metro gutxira bide bat dago eskuinean, errepidearen amaiera aditzera ematen duen seinalera doana, eta bide horrek aparkaleku bateraino eramaten gaitu. Aparkalekua eskuinerantz gurutzatzen da, linea elektrikoari jarraituz.

Asfaltozko bidea amaitzean zementuzko hiru pibot daude, eta hor ezkerrerantz irteten den bidexka hartzen da. Bidexka horretatik segi eta, belardi berdeez osatutako paisaia bukoliko batean barrena, Goiuriko ur-jauziko begiratokira iristen gara zuzenean.

Itzuli bide beretik egin behar da, berriro “La Calzada” mendiko errepide nagusiraino iritsi arte. Goiuritik itzultzerakoan, errepidea gurutzatu eta bueltako bidea hartu ondoren, oso erne ibili beharra dago: beste bide bat hartu behar da, eskuinera, 30 bat metrora.

Ibilbidea igarotzen den lekuak

Izarra.

Udalerrian biztanle gehien dituen herria da. Herrigunea bi zonatan banatua dago: auzo zaharra, mendi-mazela leuna goian parrokia–eliza duela; eta auzo berria, trenbidea egin zenean sortua eta industria berriekin handitzen joan zena.

Izarrako alde berrian (Geltokia auzoa) inguruko zerbitzu garrantzitsuenak eskaintzen dira (tabernak, dendak, bankuak, osasun etxea, bolatokidun kiroldegia, gimnasioa, sauna eta abarrak dituena) eta Idiazabal gazten lantegi ospetsua ere bertan dago. Izarratik abiatzen diren zenbait ibilbidek ere interes handiko tokietara eraman gaitzakete, esaterako, Godamoko hariztira, Abornikanoko mendietara, Estuñagan eta abarretara.

“Irubidaur” museo etnografikoa.

Museoan gure arbasoen bizimoduaren eta artearen erakusgarri diren objektu eta elementu ugari dago. Horien artean, aipagarriak dira etxebizitza, nekazaritza, ehiza, abeltzaintza, artisautza eta trenbidearekin lotutakoak; trenbideak eragin handia izan zuen garai bateko Urkabustaizko gizartean eta ekonomian.

Hagina

Zuhaitz berezia. Izarra ibaiaren ertzean, eta trenbidetik gertu, egundoko hagin bat dago: luzeran 12 metro baino gehiago ditu eta 10 metro zabaleko adaburua. Neurri horiez gain zuhaitzak itxura ederra eta hostaje garatua dituenez, babestea erabaki dute “zuhaitz berezi” deklaratuta.

Ostuñoko Parkea

Aisirako eta kirolerako gune bat da. Parkean mahaiak eta eserlekuak, barbakoak, igerilekua, tenis pistak eta futbol-zelaia daude. Parkearen inguruan ondo zaindutako harizti bat dago, haritz handi eta ederrekin.

“La Calzada” mendia.

Mendiari erregebide batetik datorkio izena; Urkabustaizen barrena Gaztelako goi lautada eta Bizkaiko kostaldea lotzen zituen errege-bidetik, hain zuzen. Lurralde leun eta lau hauek igeltsu eta buztinen higaduraren ondorioz sortuak dira. Bertan haritz eta pago baso eder bat zabaltzen da. Materiale hauek ondoan dauden mendiak osatzen dituen kareharria baino errazago higatzen dira. Haritz eta pago mardul, handi eta urtetsuen artean, astigar, elorri zuri edo gorostiak hazten dira. Basoak babesa eta bazka era askotako faunari eskaintzen dio, besteak beste: Arrabioak, txantxangorriak, kaskabeltz arruntak, aztoreak, basurdeak edo azeriak.

Santorkari iturria.

Unduarbin eta Abaroko iturburuetatik, eta iturburu honetatik hartu zen lehenbizi Izarrako bi iturri publiko hornitzeko ura. Obra, trenbidearen konpainiak egin zuen, 1880 aldera, Izarrako udalbatzarekin hitzartu ondoren. Hitzarmena 1935. urtera arte egon zen indarrean.

Goiuriko Urjauzia.

Jaundia ibaia, 100 metro baino gehiagoko kare harrizko malkar batetik amiltzen da, ikuskizun ederra emanez. Uraren higadura etengabeari esker, harkaitzak leundu egin dira eta, ondorioz, malkarrak atzera egin du, gaur egungo ur-jauzia eratu arte.

Beste ibilbideak

Ibilaldia autoz Urkabustaiztik zehar

Ibilaldia autoz Urkabustaizen zehar

Ruta Bitoriano Larrazkueta

Larrazkueta Bitoriano ibilbidea