Urkabustaizko Udalak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta ‘Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du’ leloa duen Euskadiko FSE Plus Programaren laguntzarekin,
16 eta 30 urte bitarteko hiru pertsona kontratatuko ditu 12 hilabetez hainbat eginkizunetarako, azaroaren hasieran lanean hasiko liratekeenak.

-Kultura eta gizarte teknikaria. Gizarte Laneko, Pedagogiako, Gizarte Hezkuntzako edo Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako gradua eskatzen da.

-Administrari laguntzailea. Eskatzen den titulazioa goi mailako edo erdi mailako prestakuntza zikloa edo batxilergoa da.

-Ingurumen hezitzailea. Lanbide Heziketako Goi mailako baso eta natur ingurunearen kudeaketa, Ingurumenaren Hezkuntza eta Kontrolekoa edo LH Erdi mailako natur ingurunearen aprobetxamendua eta kontserbazioa.

Eskaintzak egun gutxi barru emango dira jakitera bando bidez, interesa dutenek Lanbiden argitaratuko den eskaintzan izena eman ahal izan dezaten.