Datorren azaroaren 20an, 18:00etatik 20:00etara, “ZERGATIK EZ? Euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra” antolatu dugu Urkabustaizko kultur etxean.

Zer harreman duzu inguruan dituzun hizkuntzekin?

Eta euskararekin?
Nola eragiten du zure jokaerak hizkuntza horien erabileran?
Galdera horiei erantzuna aurkitzen saiatuko gara tailerrean. Urkabustaizko Udalak, Euskaltzaleon Topagunearekin batera, antolatu dugu (tailerrari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen).

Aldez aurretik izena eman beharra dago: horretarako (eta edozein zalantza argitzeko), euskara@cuadrillazuia.com helbidera idatzi, azaroaren 14a baino lehen.

Animatu, interesgarria izango da eta…