Maiatzaren 6an, asteartea, Udaletxeko hirugarren solairuan, 18:00etan.
Tailerrean energia komunitateek eskaintzen duten energia eredu berriari eta EKB-k lurraldean eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko sarrera orokor bat egingo da. Horrez gain, jardunaldi honetan energia komunitateen barruan aurkitu daitezkeen eredu desberdinetan sakonduko da, batez ere hurrengo aspektuetan: komunitateen antolakuntza ekintzak, nortzuk parte har dezaketen, gaur egungo eredu juridiken alde onak eta txarrak, hasierako oztopoak eta horiek nola gainditu ahal diren, eta diru-laguntzak eta finantziazio-bideak Kuadrillaren testuinguru lokala kontuan hartuta.