Ekainaren 4an eta 5ean (larunbata eta igandea) Introspektivas-02 tailerra egingo da Izarrako Espazio Soziokulturalean Argiñe Escandón eta Yann Gross-en eskutik, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Tailer hau parte-hartzaileen praktika eta esperimentazioan oinarrituko da. Fotoliburu ezagun batzuk aztertuko dituzte, proiektu pertsonal sortzaile bat gauzatu ahal izateko erremintak eta metodologia ezagutzeko.

Parte-hartzaileek haien irudiak erabili ahal izango dituzte edo, nahiz izanez gero, tailerrean berriak egingo dituzte. Finkatutako helburua da parte-hartzaile bakoitzarentzat 16 bat orrialdeko fanzine bana sortzea, tailerrean bertan editatu, diseinatu eta inprimatuz.

Tailerrean parte hartu nahi dutenek honako helbidera idatzita izena eman beharko dute: infoinsituartfest@gmail.com