Elikagaien xahutzea saihesteko sukaldaritza tailerra antolatu da otsailaren 21erako, ostirala, Beheko Iturriko lokalean (Izarran).

Tailerra elikadura irakasle eta makrobiotika kontsultore den Marta Franciscok emango du.

Izenemateak eskaera ordenaren arabera egingo dira plazak amaitu arte. Gehienez 15 pertsona hartuko dira.

Izena emateko idatzi ingurumena@gorbeialdea.eus edo deitu 699 990049 telefono zenbakira.